| Sagardoaren Historia |
|
|
|
|
EUSKAL SAGARDOAREN HASTAPENAK Euskal Herriko sagardoaren sormen-garaiari buruz gauza zehatzik ez dakigu, sagarrondoa lurralde hauetakoa edo inportatua den ere ez dakigu, baina, hala ere, bai sagarra eta baita sagardoa ere euskaldunok duela urte asko ezagutzen genituela garbi dago. "Sagar" hitza abizen askotan agertzen da, etxe izenetan eta herrialde honetako toponimian. "Sagar" hitzetik eratorriak dira, bai "sagardo" (sagar-ardo) eta baita ere "sagarrondo" (sagar-ondo). Teoria desbedinak daude sagarra Europara ekarri zutenekoa. Adituek ez dakite Afrika edo Asiakoa den jatorriz. Euskal Herrira sagarra arabiarren bitartez sartu zeneko eritzia guztiz faltsua da, oso zabaldua dagoen arren. Modu berean, erromatarrek Asiatik inportatu zutela uste da, baina, hala ere, adituen arabera, fruitu hau autoktonoa eta generazio espontaneoz sortua, edo aintzinan era naturalean hegazti migratorioek inportatua, etab. izan da. Jesukritoren garaian erromatarrek sagarretik erotorririko 'vinum ex malis' likorea eta udaretik 'vinum ex piris' edaten zituzten. Sagarretik ateratako edaria, latinez Erdi-Haroan, 'pomacium' eta 'pomata' ziren. Hitz horietatik sortuak dira 'pomade' frantsesa eta 'pomarada' asturiarra. Gazterelazko 'sidra' hitza latineko 'sicera' hitzetik dator, beste hau, era berean, grekerazko 'sikera'-tik. Ziur aski euskaldunek sagardoa egiten erromatarren garaian ikasiko zuten. LEHEN ZITA IDATZIAK 'Textos arcaicos vascos' liburuan Luis Mitxelenak dioen arauera, sagar edo sagarrondoei buruzko lehen idazkiak X. mendearen ondorengoak dira. Orain arte aurkitutako zitarik zaharrena 1014ko apirilaren 17an idatzitako euskal sagarrondoei buruzkoa da. Hau, Nafarroako Santxo Handia Erregearen diploma bat da eta bertan Leireko Monastegiari emandako donazio bat da, bertan, itzulirik, honakoa irakur daiteke: "Eman eta eskaintzen dugu HERNANIko terminuetan, itsas-ertzean, San Sebastian deitutako Monastegi bat, bere lur, SAGARONDO, itsas-ontzi,...", beraz hontatik garai haietan sagarra lantzen zela sagardoa sortzeko suposa daiteke. Santio-bideetako batek, Frantziatik etorritako bidailarigatik jarraitua zenak, Landak gurutzatu eta ondoren Pirineoak gurutzatzen zituen Ibañetako altutik Orreagako bidetik jarraituaz. Bidailari hauetako batzuk idatzirik utzi zuten gurutzatzean izan zituzten inpresioak, sagardoa eta sagarrondoei erreferentzia eginaz. Honakoa da Aymeric Picaud-en kasua, honek 1134 urte inguruan Santiago bidailariaren Gida idatzi zuen. Honen erreferentzien arauera, XII. mendean, Landetatik pasatzean ikusi zuen desolazio eta antzutasunaz hitzegiten du, lur lau eta hondartsuak, ogi, ardo, haragi eta arrainen faltan. Ondoren Dax eta Bordeleen ikusitako abundantziaz hitzegiten da, bere ardo eta ogiz, baina Euskal Herrira sartzean bere bizilagunen ohitura basatien artean beraien hizkuntza ulertezina omen ziren garrantzitsuenak, herrialde osoa baso itxiz eta mendi altuez osaturik, eta bertan ez omen ziren esistitzen ez ogi, ez ardo, ezta ere bestelako elikagaiak, sagar, esne eta sagardoa ezik. 1609an, Bordeleko parlamentuak bidalirik, Euskal Herrira Pierre de Lancre zelako pertsonai arraro bat iritsi zen. Honek inkisitzaile gisara ehundaka pertsona kondenatu heriotzera zituen. De Lancre-k euskaldunak persona madarikatuak eta pekatari bezala deskribatzen ditu, Jainkoagandik urrun. Adan galbidean jarri zuena sagarra izan zela zioen, eta bere sinispenen arauera sagarra pekatuaren parekoa zen. Sagardoa sagarretik ateretako zenez, eta euskaldunengan esklusiboa zenez, zoraturik zeuden eta madarikatuak ziren.
SAGAR HITZETIK ERATORRITAKO TOPONIMOAK
Gaur egun 'sagar' hitzetik eratorriak diren abizen asko ezagutzen dira: Apalasagasti, Bisagasti, Olasagasti, Oruesagasti, Sagarbide, Sagarburu, Sagardui, Sagardibeltz, Sagarna, Sagarmingorri, Sagarza, Sagastizabal, Sagasta, Sagastabeitia, Sagastagoitia, Sagastibarren, Sagastibel, Sagastiberri, Sagastiberriaran, Sagastiburu, Sagastieta, Sagastieder... Edo, sagardoarekin erlazioa dutenak: Dolaretxe, Tolare, Tolareberria, Tolaretxipi, Tolaretxiki, Tolaregoia, Tolareta, Tolarezar, Txiskuene, Upabi, Upategi, Upelategi... SAGARDOA XX. MENDEAN Nafarroan beste hainbeste gertatu zen, Euskal Herrian 1917. urtean sagarondo guztien batuketa egin zen eta Nafarroak Bizkaiaren sagarrondoak bikoiztu egiten zuen, une honetan berriz, Bera eta bere inguruko herrietako tolareak besterik ez dira gelditzen, Nafarroako sagarraren produzioa guztiz desagertu da. Iparraldean ere antzeko zer edo zer gertatu zen, sagardoaren produzioa guztiz desagertzen da mende honetan. Aintzinean, eginiko sagardo kopuru handi bat Baionatik itsasora joaten ziren itsasontzietan untziratzen zen, makailua eta baleak arrantzera joaten ziren arrantzaleak denboraldi handia ematen baitzuten itsasoan. Euskaldunen nagusitasuna itsasoan beruntza egiteak eta bertako jendearen emigrazioa iparrea eta ameriketa bertan lana falta zegoela eta, sagardoaren desagerpena bizkortu egin zuen lurralde honetan. Gipuzkoa, nahiz gerlak eta zorigaitzak izan, Euskal Herriko biotzean kokaturik, aldundiak izan dituen esker-honeko giza-seme edota bere kokapenagatik, lege zaharreko sagarondo landatzearen eta sagardoa egitearen ohitura gordetzen duen herrialde bakarra izan da. Mende hasieran, ogeigarren hamarkadan, urteroko gutxi gora behera 30 milioi litro sagardo egiten ziren, 1967. urtean berriz, Euskal Herriko sagardoa egiten zuen lurralde bakarrak 1.250.000 litro besterik ez zituen egin. 1998. urtean Gipuzkoa produzioa 8 milioi ingurukoa izan da, beraz, hemeki, esan liteke sagardoaren produzioa goruntza doala, oraindik mende hasieran egiten ziren kopuruetara iristeko asko falta den arren. 1930 urtetik gerla zibila hasi arte, Gipuzkoako aldundiak sagarrondoaren landaketa eta sagardoaren produzioa sustatu egin zuen, baina gerla zibilean emantzen atzerakada izugarria izan zen. 1936. urtean sagar gutxi izan zen eta ez zen apenas sagardorik egin, hurrengo urtean sagastien produzioa ona izan zen baina baserrietan ez zegoen inor sagarrak biltzeko, bilketa bertako ume eta aitonen eskutan gelditu zen eta horiek jakia gisa erabiltzeko besterik ez zuten jaso. 1939. urtean, gerla bukatu ondoren eta miseria handi batean murgildurik, berriro leku gutxi batzuetan sagardoa egiten hasi ziren, baina honezkero sagastien hondamena egina zen. Gerla zibilaren ondoren, Gipuzkoako baserritarrak papera eta erainkuntzarako erabiltzen zen egurra lortzeko pinuaren landaketaren abantailaz ohartu zen,eta sagastiak pinoekin ordezkatu zituen, bere garaian artoak hasi zuena, pinoak bukatu zuen, eta hainbat lekutik, Gipuzkoa eta Bizkaian, honek hainbat sagastien desagerpe Bestalde, beste motako edarien kontsumoak, ardoa eta garagardoa gehien bat, 50 urteko hamarkadan herrigunetan gelditzen ziren bizpahiru sagardotegi desagerpena bultzatu zuten eta beste motako tabernak irekitzen hasi ziren.
1967. urtean, Gipuzkoan eginiko sagardo kopurua 1.250.000 litrokoa izan zen, inoiz izan den txikiena. Gaur egun sagardotegien berragerpena ikusten ari gara, baita sagardoaren kontsumoaren igoera ere. 80. hamarkadatik aurrera sagardotegiak berriro modan jarri dira Gipuzkoan. Hainbat baserrietan sagardoa beraien ekonomiarentzat osagai bat bihurtu zitekeela ohartu ziren, zoritxarrez, antzinako sagastiak desagerturik daude eta sagardoa egiteko kanpotik, hau da, Asturias, Galiza, Frantziatik sagarrak ekartzera beharturik daude. Gipuzkoako aldundiak izugarrizko lana egiten ari da sagardogileei sagarrondoen landaketa eta txertaketeetan hezitzeko, baita diru laguntzetan ere, sagardoa egiteko sistema berriak sartzen, e.a. (Textua eta argazkia: Jon Garmendia)
|




naren errua izan zuen.